Xabier Orozek Gipuzkoa Basketen jarraituko du

Julene Frantzesena 2021ko abu. 16a, 13:53

Xabier Oroz. (Gipuzkoa Basket)

Aurreko denboraldian mailaz jaitsi zen Donostiako taldea, eta Urrezko LEB ligan lehiatuko da 2021-2022 sasoian. Oroz 2014tik dago Gipuzkoa Basketen, baina joan zen irailean lesio larri bat izan zuen, eta oraindik errekuperatzen ari da.

Xabier Oroz saskibaloi jokalariak Acunsa Gipuzkoa Basket taldean jarraituko du datorren denboraldian. Aurreko denboraldian mailaz jaitsi zen Donostiako taldea, eta Urrezko LEB ligan lehiatuko da 2021-2022 sasoian.

Azkoitiarra taldeko kapitaina da, baina joan zen apirilean haustura egin zuen eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan eta kanpoko meniskoan. Hori dela eta, hainbat hilabete daramatza errekuperazio lanak egiten. Izan ere, sei eta zortzi hilabete beharko ditu sendatzeko. Klubak adierazi duenez, "asko" eskertzen du Orozek egindako ahalegina, eta era berean, klubak ere jokalaria lesiotik errekupera zedin ahalegin handia egin duela esan du.

Oroz 2014an heldu zen Donostiako taldera, baina lehen bi denboraldiak Iraurgi Saskibaloi Taldean jokatu zituzten, nahiz eta entrenamenduak eta hainbat partida ACBko taldearekin gauzatzen zituen. 2016-2017 denboraldian Gipuzkoa Basketera itzuli zen, eta ordutik taldearen eta zaleen "erreferente" dela azaldu du klubak.