Peña II.a eta Rezusta nagusi Gurea pilotalekuan

Julene Frantzesena 2021ko abu. 16a, 09:24
Atzoko pilota partidako irudia.

Bikote horrek 22 eta 15 irabazi zuen Altuna III.aren eta Arangurenen aurkako partida; markagailua iraultzea lortu zuten. Giro bikaina izan zen Gurea pilotalekuan; izan ere, pilotazaleek hainbat abesti kantatu baitzituzten. 

Atzo, Andremari eguna izanik eta usadioari jarraituz, pilota jaialdia izan zen Gurea pilotalekuan. 17:00etan hasita, promozio mailako partida jokatu zuten Dariok eta Erostarbek Zubizarreta III.aren eta Uriondoren aurka, eta 22 eta 6 irabazi zuten Dariok eta Erostarbek.

Bigarren partida, berriz, Masters Caixabank pilota txapelketakoa izan zen, eta Altuna III.ak eta Arangurenek Peña II.aren eta Rezustaren kontra neurtu zituzten indarrak. Peña II.a eta Rezusta nagusitu ziren 22 eta 15, partidari buelta ematea lortuta.

Giro bikaina izan zen Gurea pilotalekuan; izan ere, pilotazaleek hainbat abesti kantatu baitzituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide