Garagardo lata bat botata, bart Azkoitian ertzain bat zauritu dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak

Julene Frantzesena 2021ko abu. 15a, 18:34

Ertzaintzak ez du zehaztu non jazo zen gertaera, baina Azkoitian patruilatzen ari zirela izan zela zehaztu du. Ertzaintzak adierazi duenez, ezin izan zuten ertzainari lata jaurti zion pertsona atzeman.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart, 01:20 aldean ertzain bat zauritu zen Azkoitian. Ohar bidez jakinarazi duenez, buruan egin zioten zauria garagardo lata bat botata. Ertzaintzak ez du zehaztu non jazo zen gertaera, baina Azkoitian patruilatzen ari zirela izan zela zehaztu du. Ertzaintzak adierazi duenez, ezin izan zuten ertzainari lata jaurti zion pertsona atzeman, lekutik "azkar" egin zuelako ihes eta jende artean sartu zelako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide