Garbigunea itxita egongo da bihar eta astelehenean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 13a, 13:24
Azkoitiko Garbigunea.

Andramari jaiak dira izatez egun horietan, eta horregatik itxiko dute gunea bi egun horietan. Lurrean hondakinak uztea debekatuta dagoela gogorarazi du Mankomunitateak.

Garbigunea itxita egongo da bihar, larunbata, eta abuztuaren 16an, astelehenean. Andramari jaiak dira izatez egun horietan, eta horregatik itxiko dute gunea bi egun horietan. Dena den, Urola Erdiko Mankomunitateak gogorarazi duenez, astelehenean Azpeitiko Garbigunera joateko aukera izango dute herritarrek, 08:00etatik 13:00etara bitartean. Lurrean hondakinak uztea debekatuta dagoela gogorarazi du Mankomunitateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide