Drogen kontsumo arriskuen inguruko bigarren kontzientziazio saioa izango da larunbatean

Julene Frantzesena 2021ko abu. 11a, 12:12
Hezitzaileak terraza batean ziren herritarrei azalpenak ematen. (Azkoitiko Udala)

Taberna Laket! egitasmoaren bigarren saioa izango da zapatuan. Hezitzaile talde bat terrazaz terraza ibiliko da 19:00etatik 22:00etara bitartean, herritarrei drogen eta alkoholaren kontsumo arriskuen inguruko informazioa ematen. 

Taberna Laket! egitasmoaren bigarren saioa izango da zapatuan, hilaren 14an, herrian. Hezitzaile talde bat terrazaz terraza ibiliko da 19:00etatik 22:00etara bitartean, herritarrei drogen eta alkoholaren kontsumo arriskuen inguruko informazioa ematen.

Gainera, genero indarkeriaren kontrako sentsibilizazio eta kontzientziazio lana ere egingo dute horiek. Horrez gain, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta, kontsumoari lotuta dauden eta kontuan hartu beharrekoak diren prebentzio neurriak ere azalduko dituzte hezitzaileek.

Egitasmoa Azkoitia bizia, Azkoitia osasuntsua prebentzio planaren barruan antolatu du Azkoitiko Udalak, eta uztailaren 24an egin zuten lehen saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide