Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeak erakustaldia eskaini du Elkargunean

Anartz Izagirre 2021ko abu. 7a, 09:30
Atzoko erakustaldian parte hartu zuten bederatzi ikasleak. (Zubiberri)

Atzo, ostirala, izan zen saioa, eta taldeko bederatzi ikaslek parte hartu zuten bertan. Guztira, zortzi saio eskaini zituzten horiek.

Zubiberri gimnastika erritmikoko taldeko ikasleek erakustaldia eskaini zuten atzo, ostirala, Azkoitian. Elkarguneko barruko pistan eskainiko zuten ikasleek ikuskizuna, 18:00etan hasita. 7 eta 13 urte bitarteko bederatzi ikaslek parte hartu zuten bertan, eta zortzi ariketa egin zituzten horiek; zortzi horietatik seitan binaka edo hirunaka egin zituzten ariketak; beste bi ariketetan, berriz, bederatzi ikasleak elkarrekin aritu ziren. Ikaslerik gazteenek hiru ariketetan parte hartu zuten, eta nagusienek lautan.

Zubiberriko arduradunek adierazi dutenez, "oso ondo" joan zen atzoko erakustaldia, eta eskerrak eman dizkiete saioa prestatzen lagundu zieten ikasle ohiei.

Atzoko erakustaldiko une bat. (Zubiberri)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide