Jan Vermeire organo-jotzailearen kontzertua izan da parrokian

Anartz Izagirre 2021ko abu. 6a, 10:18
Jan Vermaire belgikarra kontzertua eskaintzen Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. (Azkoitiko Udala)

Atzo, osteguna, eskaini zuen kontzertua musikari belgikarrak Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, eta hainbat herritar joan ziren emanaldia entzutera.

Hasi da dagoeneko Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, eta organo zikloaren barruko kontzertua izan zen atzo, osteguna, Andre Mariaren Jasokundeko parrokian. Jan Vermeire musikari belgikarrak hainbat konpositoreren obrak jo zituen emanaldian; besteak beste, Franck, Saint-Saëns, Velier eta Goemanne musikarienak. Hainbat herritar joan ziren Vermaireren kontzertua entzutera, eta gozatu ederra hartu zuten haren musikarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide