Zubiberri gimnastika erritmiko taldeak erakustaldia egingo du ostiralean, Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko abu. 3a, 15:39

Ostiralean, 18:00etan izango da erakustaldia, Elkargunean. Taldeko bederatzi ikaslek parte hartuko dute saioan, eta guztira zortzi ariketa eskainiko dituzte.

Datorren ostiralean, abuztuak 6, Zubiberri gimnastika erritmiko taldeko ikasleek erakustaldia eskainiko dute jendaurrean. Elkarguneko barruko pistan eskainiko dute ikasleek ikuskizuna, 18:00etan hasita. 7 eta 13 urte bitarteko bederatzi ikaslek parte hartuko dute.

Zubiberri taldeak jakinarazi duenez, guztira zortzi ariketa eskainiko dituzte Elkargunean. Zortzi horietatik seitan binaka edo hirunaka egingo dituzte ariketak; beste bi ariketetan, berriz, bederatzi ikasleak elkarrekin arituko dira. Ikaslerik gazteenek hiru ariketetan parte hartuko dute, eta nagusienek lautan.

Ikasleen familiek ostiraleko ikuskizuna bertatik bertara ikusteko gonbidapenak jasoko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide