Mikel Azkoiti futbol jokalaria omendu du Real Unionek

Andoni Elduaien 2021ko abu. 1a, 09:14
Azkoiti, ezkerretik bigarrena, omenaldian. (Argazkia: Giovanni Batista)

Futbol jokalari azkoitiarrak guztira zortzi denboraldi egin ditu Irungo futbol taldeari lotuta. Atzo eskertza omenaldia jaso zuen Jorge Galan jokalariarekin batera.

Mikel Azkoiti futbol jokalari azkoitiarrak Real Union futbol taldearen omenaldia jaso zuen atzo, larunbata, Irungo Gal futbol zelaian. Azkoitik zortzi denboraldi osatu ditu guztira talde txuri-beltzean, eta Irungo futbol taldeak bere taldeagatik egindako guztia eskertu nahi izan zion azkoitiarrari. 

Azkoitik koadro bat jaso zuen Igor Emery Real Unioneko presidente berriaren eskutik. Koadroan Azkoiti gola ospatzen agertzen da, eta honako testu hau irakur daiteke: "Zorionak zure ibilbide guztiagatik, eta eskerrik asko eman diguzun adore eta kemen guztiagatik".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide