Ireki dute Caritasen tonbola

Andoni Elduaien 2021ko abu. 1a, 08:52
Caritasen tonbola irekita, atzo arratsaldean.

Atzo bezala, gaur ere irekita egongo da tonbola, baita hurrengo asteburuan eta abuztuaren 14tik 17ra bitarteko egunetan ere. Sari ugari banatuko ditu Caritasek. 

Atzo, larunbata, zabaldu zituen ateak Caritasen tonbolak Plazaberrin. Azken urteetan postua jarri izan duten toki berean zabalduko dute tonbola aurten ere. Atzo ireki zuten lehen aldiz, eta gaur, igandea, zabalik egongo da tonbola hainbat ordutan. Atzo eta gaur bezala, datorren asteburuan ere 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 22:00etara egongo da martxan tonbola.

Abuztuaren 14tik 17ra bitartean ere irekiko dute tonbola, baina ordutegia desberdina izango da egun horietan. 11:30etik 14:30era bitartean egongo da zabalik goiz partean, eta arratsaldean 18:00etatik gauerdira bitartean. Tonbolan txartel bakoitza euroan salduko dute.

Era berean, Caritasek hainbat gomendio egin ditu. Txartelak erosten dituztenei edota sariak jasotzera joaten diren herritarrei "ingurukoak errespetatzeko" eta "segurtasun distantzia zaintzeko" gomendioa egin die Caritasek. Era berean, txartelak lurrera ez botatzeko eskatu dute. Antolatzaileek herritarrei tonbolan parte hartzeko deia egin diete, "besteei laguntzeko modu bat" dela adierazita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide