Gaur eta bihar gauean Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea itxi egingo dute

Nerea Uranga 2021ko uzt. 26a, 09:00
Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidean egiten ari diren obrak. (Argazkia: Nerea Uranga)

Aste honetan bi gautan itxi egingo dute Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea. Gaur, astelehena, eta bihar, asteartea, 23:30etik aurrera, sei orduz bi norazkoetako trafikoa etenda izango da, errepide horretan egiten ari diren obrak tarteko.

Azkoitia eta Urretxu arteko errepidean egiten ari diren lanak tarteko, GI-631 errepidea itxi egiten dute zenbait gautan Zirkulaziorako erreietako bat dago okupatuta eta ibilgailuak txandaka ibil daitezke bi noranzkoetan, semaforoen bidez. Horrez gain, ibilgailuak pasatzeko babes elementuak jarri behar direla-eta, errepidea erabat okupatu eta itxi egingo dute gauez, 23:30etik 05:30era bitartean. Gaurkoa, uztailaren 26koa, eta biharkoa, uztailaren 27koa, izango dira errepide hori itxiko dutenak.

Honako egunetan etengo dute errepide horretako trafikoa:

  • Uztailak 26 eta 27
  • Abuztuak 2, 9, 10, 17, 18, 24 eta 30
  • Irailak 2

Egun horietan, ordezko ibilbide hauek egitea gomendatu du Azkoitiko Udalak: GI-3750 errepidea, Elosuan barrena; GI-2634 errepidea, Azkaratetik; edota GI-2635 errepidea, Mandubiatik barrena.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide