Biren bikoteak girotu du Balda plazako ostiral arratsaldea

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 24a, 08:45

20:00etan hasi zen bikotearen emanaldia Balda plazan. Beraiek sortutako hainbat abesti eta beste abeslari nahiz taldeen bertsioak abestu zituzten herritarren aurrean.

Ane eta Nora Agirre ahizpa bikiek osatutako Biren taldeak kontzertua eskaini zuen atzo, ostirala, Balda plazan. 20:00etan hasi zen bikotearen emanaldia, eta Baldan elkartutako herritarrek ostirala zapore gozoarekin amaitzeko aukera izan zuten. Abesti propioak nahiz beste abeslarien eta taldeen bertsioak auzketu zituen bikoteak Azkoitian, tartean Anari abeslari azkoitiarrarenak. Abesti batetik besterako tartean, gainera, kanta bakoitzaren aurkezpena egin zuen bikoteak.

Gaur, larunbata, filmak eskainiko dituzte Oteiza frontoietan. Haurrentzako filma 19:30ean izango da, eta familientzakoa 22:00etan. Bihar, igandea, izango da kultur ekintzen azken eguna. Goizean, 11:00etan hasita, Udal Musika Bandak kalejira egingo du plazarik plaza. Arratsaldean, 19:30ean, Gazteen Dantza Suelto Txapelketa jokatuko dute Balda plazan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide