Zein da 'salerixe' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus 2021ko uzt. 23a, 08:45

Maxixatzenek, Azkoitiko euskara bultzatzeko asmoarekin, Azkoitiko hitz edo esamolde bat argitaratzen du ostiralero. Joan den astean 'atze-bikotxa' izan zen webgunean erakutsi zuen adiera. Oraingoan 'salerixe' hitza hautatu du Maxixatzenek. Ba al dakizu zein den bere esanahia?

Salerixe hitzak izurritea esan nahi du Azkoitiko hizkeran. Adibidez, honela erabili ohi da:

  • Azkoitiko hizkeran: "Medikuk esan dit salerixe dabillela bolara hontan".
  • Euskara batuan: "Medikoak esan dit izurritea dabilela azken aldi honetan".

Iturria: Azkoittiko euskerie, Aizkibel beka.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide