Jolasean amaitu dute gaztetxoek Uztaila Jolasean udalekua

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 16a, 16:58
Hainbat neska-mutil, Ipintza auzoan jolasean. (Argazkia: Uztaila Jolasean)

Hilaren 5ean hasi zuten aurten Uztaila Jolasean, eta bi asteren ondoren, gaur, uztailak 16 amaitu da aurtengo saioa.

Gaur, uztailak 16, amaitu da 2021eko Uztaila Jolasean udalekua. Bi asteko udalekuak antolatu dituzte aurten, eta gaztetxo askok eta askok parte hartu dute beste behin herrian egiten den udalekuan. Zehazki, HH eta LH mailetako 154 ikasle ibili dira 22 begiraleren ardurapean piraten lanak egiten. Hain zuzen ere, 'piratak' izan da Uztaila Jolaseanek udalekurako aurten hautatu duten gaia.

HH mailako ikasleak altxorraren bila ibilita amaitu dute udalekua. Martxelo izeneko piratak lagundu die lehen arrastoa aurkitzen, eta horri esker jarri dira martxan. Herriko zenbait tokitan ibili dira probak egiten, modu horretan lor zitzaketen-eta soilik arrasto berriak. Azkenean altxorra aurkitzea lortu dute. 

LH mailako neska-mutilak, berriz, Ipintzara joan dira piraten irla ezagutzera; arraun eginez joan dira haraino beren itsasoentzietan. Iritsi direnean, batzarra baten bidez erabaki dute auzoan zer jolas egin. Hainbat jolas egin dituzte han.

Uztaila Jolasean udalekuetako arduradunek eskerrak eman nahi izan dizkie beraiekin konfiantza jarri duten guztiei. "Eskerrik asko aurten ere gurekin konfiatu duzuenoi. Plazer bat izan da zuekin beste behin jolasean eta elkarrekin gozatzea. Betira arte!"

Honako lotura honetan ikus daitezke gaurko argazkiak, eta hemen aurki daitezke egunez eguneko argazkiak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide