Klik!

Mataderoko ekintzak

Maxixatzen.eus 2021ko abu. 2a, 09:00

1982. urtean musikazaleen lokalak martxan jarri zituzten Azkoitiko abereen hiltegi zaharrean. Orain dela 25 urte, berriz, Matadero Ekintzak sortu eta Matadeixek bizi berri bat hasi zuen. Ainhoa Beristain argazkilariak bertan antolatutako hamaika ekintzaren irudiak jaso izan ditu argazki kamerarekin. Hona Ainhoa Beristainek argazki eta testu bidez emandako adibide batzuk.

Anari

Musikari azkoitiarrak Thalia Zedekekin jotako kontzertua, 2019ko urriaren 4an.

Itxaro Borda

Buztinezko etorkizuna emanaldia eskaini zuen idazle baionarrak, Ibon RGrekin. 2019ko urriaren 24a.

Melt Banana

Japoniako musika taldearen kontzertua, 2017ko irailaren 27an.

Akauzazte

Etxeko, Matadeiko, musika taldea; 1992. urtean sortua. 2019ko abenduaren 14an jo zuen kontzertua.

Empty files

Bilboko musika taldea. 2017ko ekainaren 10ean Matadeixen jo zuen, Matadero Ekintzaken 21. urteurrenaren ospakizunen barruan.

Inoren Ero Ni

Andoaingo (Gipuzkoa) musika taldea, 2018ko urtarrilaren 13an, Matadeixen.

Ekintzak, baita kalean ere

Matadero Ekintzaken 20. urtemugako ospakizuneko ekintza batzuk kalean ere egin zituzten. Irudian, Makale borroka antzerkia herriko plazan, 2016ko ekainaren 4an.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide