Eguneroko prentsa irakurri ahal izango da berriz ere Aizkibel liburutegian

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 13a, 10:31

Pandemia hasi zenean kendu zuten prentsa irakurtzeko aukera liburutegian.

Aizkibel Liburutegian berriro eguneroko prentsa irakurri ahal izango dela jakinarazi du gaur, asteartea, Azkoitiko Udalak. COVID-19a tarteko, egunkariak kendu egin zituzten, baina gaurtik aurrera berriro egunkariak irakurtzeko aukera izango da. Udalak adierazi du liburutegiko edukiera kontrolatu egingo dutela.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide