Hilaren 30ean amaituko da 2021-2022 denboraldirako imsersoko bidaiak eskatzeko epea

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 13a, 10:15

Programak Andaluziara, Murtziara, Valentziara edo Kataluniara bidaiatzeko aukera eskaintzen du, baita Kanarietara eta Balearretara ere.

2021-2022 denboraldirako imsersoko bidaiak egin ahal izateko eskaerak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da. Imsersoko bidaietan parte hartu nahi duten pertsonek udaletxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan, egin dezakete eskaera.

Eskaerak egiteko udaletxeko bulegoa 08:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik astelehenetik ostiralera bitartean. Hala eta guztiz ere, 943-08 00 80 telefono zenbakiaren bitartez edota online ere egin daitezke eskaerak. Andaluziara, Murtziara, Valentziara edo Kataluniara bidaiatzeko aukera eskaintzen du programak, baita Kanarietara eta Balearretara ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide