Udako lan merkatuaz, aisialdiaz eta hezkuntza sistemak udan duen funtzioaz hausnartzeko hitzaldia antolatu du Urola Erdiko GKSk

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 12a, 14:27
GKSk Matadeixen egin zen hitzaldi bateko artxiboko irudia.

18:00etan izango da hitzaldia Elkargunean, eta taldeak egindako inkeste baten ondorioak ere jakinaraziko dituzte hitzaldian.

Datorren asteazkenean, 18:00etan, Urola Erdiko GKSk hitzaldia eskainiko du Elkargunean. Udako lan merkatuaz hausnartzeko hitzaldia izango da, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aisialdiari buruzko hausnarketa bat zabalduko dute.

Era berean, egun hezkuntza sistemak udan hartzen duen funtzioaz ere hitz egingo dute, eta martxan jarri duten inkestaren ondorioak plazaratuko dituzte. Hitzaldian parte hartzen duten guztiek segurtasun neurriak bete beharko dituzte Elkargunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide