Andoni Lazkanok ISBko nesken taldea entrenatzen jarraituko du datorren denboraldian

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 12a, 11:34
Andoni Lazkano entrenatzailea.

Espainiako Saskibaloi Federazioak Challenge izeneko liga bat sortzea erabaki du, eta maila horretan ariko da ISBko emakumeen lehen taldea hurrengo sasoian. Lazkanok aurreko denboraldiaren hasieran hartu zuen taldearen gidaritza.

Andoni Lazkanok Azkoitia-Azpeitia ISB taldea zuzentzen jarraituko du datorren denboraldian. 2020-2021 denboraldia txukun amaituta, mailaz igotzeko aukera izan dute ISBko emakumeek; izan ere, Espainiako Saskibaloi Federazioak Challenge izeneko liga bat sortzea erabaki du, eta maila horretan ariko da taldea hurrengo sasoian.

Lazkanok aurreko denboraldiaren hasieran hartu zuen taldearen gidaritza. Aurretik, 2009-2010 denboraldian, mutilen lehen taldeko bigarren entrenatzaile lanetan aritu zen azpeitiarra. Bestalde, mutilen lehen taldeko kirol ordezkaria ere izan zen hainbat urtez. Gero, entrenatzaile lanetan aritu zen Gipuzkoako beste hainbat klubetan, hala nola Añorgan, Bera Beran eta Zarautzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide