Ez da Urrezko Kopara sailkatu Txikia IV.a

Ihintza Elustondo 2021ko uzt. 11a, 11:47

Mikel Larrañaga, Eneko Otaño, Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Rekondo dira sailkapen fasean aurrera egitea lortu duten aizkolariak. Abuztuaren 15ean jokatuko dute finala, Donostian. 

Aizkolarien Urrezko Kopako sailkapen saioa jokatu zuten atzo, larunbata, Donostiako Trinitate plazan, 19:30ean hasita. Hamabi aizkolari aritu ziren nor baino nor, eta tartean izan zen Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra. Harez gain, honako hauek aritu ziren: Eneko Otaño, Mikel Larrañaga, Aitzol Atutxa, Iñaki Azurmendi, Eloy Corchero, Julen Larrea, Ugaitz Mugertza, Jexux Mari Mujika, Jon Rekondo, Juan Rodriguez eta Iker Vicente.

Txikia I.Vak ez zuen lortu zuen Urrezko Koparako txartela, eta honako hauek sailkatu ziren: Larrañaga, Otaño, Vicente, Atutxa eta Rekondo. Beraz, bost aizkolari horiek neurtuko dituzte indarrak abuztuaren 15ean Donostian jokatuko den Urrezko Kopan. Aizkolariek 54 ontzako zazpi enbor ebaki behar izan zituzten atzoko saioan; finalean egin beharko dituzten lanen erdia da hori. 

COVID-19ak herri kiroletako egutegian izan duen eragina tarteko, aurten ezin izan dute txapelketa ohi bezala antolatu. Normalean, aurreko urteko Euskadiko Txapelketako lehenengo bost postuetan geratutako aizkolariak lehiatzen dira Urrezko Kopan, baina aurten ez da posible izan, pandemiak herri kiroletako txapelketen egutegian duen eraginarengatik. Horregatik, antolatzaileek erabaki zuten uneko aizkolari onenen artean “hautaketa puntual eta berezia” egitea eta aukeratutako hamabi aizkolarik sailkapen fasea jokatzea. Sailkapen fase horretatik bost aizkolarik egin dute aurrera.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide