Astelehen arratsaldean egingo dituzte odol ateraldiak Elkargunean

Julen Otaegi Leonet 2021ko uzt. 10a, 11:20

Elkarguneko 'Herriko Plaza' aretoan egingo dituzte odol ateraldiak. Aurrerantzean odola eman nahi duenak telefonoz hartu beharko du hitzordua.

Datorren astelehenean, uztailak 12, odol ateraldiak egingo dituzte Elkarguneko Herriko Plaza aretoan. Arratsaldez egingo dituzte ateraldiak, 17:00etan hasita, 21:00ak arte. Herritar batetik bestera odola emateko hiru minutuko tartea egongo dela azaldu dute antolatzaileek. Pilaketak-eta ekiditeko odol emaileen elkarteak duela hilabete batzuk hartu zuen neurrietako bat izan zen hori.

Odola eman nahi duenak hitzordua eskatzeko 610 11 21 45 telefono zenbakira deitu beharko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide