Xabier Artetxek Anaitasunako gizonen lehen taldea gidatzen jarraituko du

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 9a, 09:17
Pedro Urdapilleta Anaitasunako presidentea eta Xabier Artetxe entrenatzailea. (Anaitasuna)

Azkoitiarrak eta haren taldeak beste urtebetez jarraituko dute taldea gidatzen. Datorren sasoian Iraitz Korta izango da bigarren entrenatzailea, Iosu Osa prestatzaile fisikoa, Mikel Astigarraga atezainen entrenatzailea zein delegatua eta Xabi Andreu analista. 

Anaitasuna futbol taldea hasi da 2021-2022 denboraldirako prestatzen, eta klubak beste urtebetez berritu dio kontratua gizonen lehen taldeko entrenatzaile Xabier Artetxeri. Azkoitiarrak eta haren taldeak beste urtebetez jarraituko dute taldea gidatzen. Horrenbestez, datorren sasoian Iraitz Korta izango da bigarren entrenatzailea, Iosu Osa prestatzaile fisikoa, Mikel Astigarraga atezainen entrenatzailea zein delegatua eta Xabi Andreu analista. Anaitasunako gizonek Espainiako Hirugarren Mailan jokatuko dute datorren denboraldian ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide