Zabor edukiontzi batek su hartu du bart Balda plazan

Andoni Elduaien 2021ko uzt. 4a, 09:30

02:00ak inguruan piztu da sua Balda plazan, eta edukiontzia erabat kiskali da. Inguruan ez du nabarmentzeko beste kalterik eragin suak.

Zabor edukiontzi batek su hartu du bart Azkoitiko Balda plazan. Maxixatzenek jakin ahal izan duenez, 02:00ak aldera piztu da sua edukiontzien gunean, baina Ertzaintzak eta Azkoitiko Udaltzaingoak kontrolpean izan dute une oro sua.

Azpeitiko Suhiltzaileak ere berehala iritsi dira, eta segituan lortu dute haiek sua itzaltzea. Su hartu duen edukiontzia erabat kiskalita geratu da, baina inguruko edukiontziek ez dute kalte handirik jasan; bestelako kalte materialik ere ez da izan. Aztertzeko dago edukiontziak nola hartu duen su.