Herriko saltoki gehiagotan jaso ahalko dira poltsa konpostagarriak etzitik aurrera

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 29a, 12:52
Azkoitian poltsa konpostagarriak banatuko dituzten saltokien mapa. (Urola Erdiko Mankomunitatea)

Orain arte Lujan, Aitzaki Kirolak eta Hazia dendetan banatu izan dituzte. Uztailaren 1etik aurrera, hiru horiei beste bost saltoki gehituko zaizkie poltsen banaketarako: Arrospide, Kintela, Amaitz, Amalur eta Iturria.

Poltsa konpostagarriak banatzeko saltoki sarea zabalagoa izango da Azkoitian uztailaren 1etik aurrera. Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, guztira zortzi izango dira aurrerantzean poltsa horiek herritarren eskura jarriko dituzten herriko saltokiak. Orain arte, Lujan, Aitzaki Kirolak eta Hazia dendetan jaso ahal izan dira poltsa konpostagarriak; etzitik aurrera, hiru horietan ere jarraituko dute poltsak banatzen, eta gainera, Arrospide oinetako dendan, Kintela estankoan, Amaitz liburu dendan, Amalur bideodendan eta Iturria parafarmazian ere banatuko dituzte.

Poltsa konpostagarriak doan banatzen ditu mankomunitateak, helbidea ematea nahikoa da jaso ahal izateko. Norbanakoek poltsa txikien biribilki bana jaso dezakete eskaturako bakoitzean. Dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, gehienez poltsa handien lau biribilki eraman ditzakete aldi bakoitzean. Poltsa konpostagarriak "janari hondarrak botatzeko bakarrik" erabili behar direla gogorarazi du mankomunitateak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide