Aizkibel liburutegia udako ordutegiarekin hasiko da lanean uztailean

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 28a, 12:23
Aizkibel liburutegia. (javier Beristain)

Datorren ostegunetik abuztuaren 31ra arte goizez irekiko dituzte liburutegiko ateak, eta astearte eta ostegunetan arratsaldez bi orduz ere bai.

Uztailean eta abuztuan udako ordutegia izango du Aizkibel liburutegiaren zerbitzuak.

Datorren ostegunerik, uztailak 1, abuztuaren 31ra arte, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era arte irekiko ditu ateak Azkoitiko udal liburutegiak. Astean bi egunetan, astearteetan eta ostegunetan, arratsaldez ere bi orduz irekita izango da liburutegia, 18:00etatik 20:00etara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide