Aldi baterako edukiontziak jarri dituzte plazan, lur azpikoak konpondu bitartean

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 28a, 12:20
Pastikozko ohiko edukiontziak jarri dituzte plazan, lurazpikoen matxura konpondu bitartean. (Azkoitiko Udala)

Plazako lur azpiko edukiontziek matxura izan dute, eta konpondu bitarterako bestelako edukiontziak ipini ditu udalak. Erakundeak jakinarazi du "lehenbailehen" konponduko dituztela ohiko edukiontziak.  

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Azkoitiko plazan lur azpian dauden edukiontziek martxura izan dute, eta horiek konpondu bitarterako bestelako edukiontziak jarri dituzte plazan. "Lurperatutako edukiontziak sistema hidraulikoarekin funtzionatzen dute, eta matxurak erabili ezinda utzi ditu. Lehenbailehen konponduko dira", adierazi du erankundeak. Beraz, plaza inguruko bizilagunek behin-behinean jarri dituzten plastikozko edukiontzietan bota beharko dituzte hondakinak lur azpiko edukiontziak konpondu bitartean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide