Elosuko gazteluaren 3D maketa egiteko proiektua, martxan

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 28a, 12:22
Elosuko gazteluaren kokalekua. (Elur Txiki auzo elkartea)

Auzoak pairatzen dituen arazoei aurre egiteko, Elosuko turismoa sustatzea erabaki dute auzotarrek. Elosuko gazteluaren 3D maketa egiteko finantzazio kolektiboa abiatu dute, ondare historikoa berreskuratzeko.

Elosuko auzotarrek "kezkaz" ikusten dute etorkizuna, auzoak aspalditik pairatzen dituen arazoak direla medio. "Zerbitzuen eskasiari eta despopulatzeari" aurre egiteko, irtenbide bakarra bertako turismoa sustatzea dela uste dute. Horrela, X-XII. mendeko Elosuko gazteluaren ikerketa eta 3D maketa egiteko finantzazio kanpainari ekin diote.

Auzoak "biziraun" dezan abiatu dute proiektua. Helburuen artean, ondarea sustatu, jendea erakarri eta enplegua sortzea asmo dute, baita ikerketatik abiatuta, etorkizunean indusketa bat egitea ere.

Meta! crowfunding kanpainaren pean aurkeztu dute elosuarrek proiektu hori, eta 6.000 euroko gutxieneko helmuga du. Gaurtik hasita, hura lortzeko 40 eguneko epea ezarri dute. Ekarpenen bidez finantzatu daiteke proiektua, haren webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide