"Sexu eta genero aniztasunaren alde" lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi du udalak

Maialen Etxaniz 2021ko eka. 28a, 11:34
LGTBI+ kolektiboaren aldeko bandera jarri du udalak udaletxean. (Azkoitiko Udala)

LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko eta sexu askapenerako Nazioarteko Eguna da gaur, ekainak 28, eta egun horren harirako adierazpena egin eta LGTBI+ kolektiboaren aldeko bandera zintzilikatu dute udaletxean. 

Gaur, ekainaren 28a da, LGTBI+ pertsonen eskubideen aldeko eta sexu askapenerako Nazioarteko Eguna, eta egun horren harira adierazpena plazaratu du Azkoitiko Udalak, baita LGTBI+ mugimenduaren aldeko bandera udaletxean zintzilikatu ere.

Honako hau da udalak egin duen adierazpena:

"LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dugu. Kolektibo horien eskubideak aldarrikatzeko eguna, alegia. Urte luzetan LGTBI pertsonek jasandako giza eskubideen urraketa sistematikoa atzean uzteko ordua da, eta guztien berdintasuna eta askatasuna sustatzeko garaia. Udaletxeko fatxadan LGTBI bandera, ortzadarrarena, ikus daiteke zintzilikatuta. harrotasun lesbiko, gay, bisexual eta transen sinboloa dena 1978tik.

Ezinbestekoa da lanean jarraitzea sexu eta genero aniztasunaren alde, erakundeen eta gizarte osoaren babesarekin. Horregatik, udaletik LGTBI pertsonak bisibilizatzen lagundu nahi da, gizarte justuago eta berdinago baterantz joateko, inongo diskriminazio legal edo sozialik gabe".

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide