Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketa irabazi du Julen Alberdi 'Txikia IV.a'-k

Aritz Mutiozabal eta Urtzi Oteiza 2021ko eka. 27a, 17:30

Lehia ikusgarria izan da gaur eguerdian Aiako probalekuan. Bikote garaileak, alegia, Alberdik eta Jesus Mari Mujikak, 21 minutu eta 59 segundo behar izan dituzte sei kanaerdiko eta sei hirurogei ontzako enbor ebakitzeko.

Gipuzkoako Binakako Aizkora Txapelketa jokatuko da gaur eguerdian Aiako probalekua, punta-puntako sei aizkolariren artean, eta emaitza ere halakoxea izan da. Lehia borrokatua eta estua. Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei hirurogei ontzako enborrak moztu behar izan dituzte; hau da, lehenik 3 kanaerdiko, gero sei hirurogei ontzakoak eta, amaitzeko, beste hiru kanaerdiko. Lanak egite bikote azkarrena?Julen Alberdi azkoitiarrak eta Jesus Maria Mujika ibarrarrak osatutakoa izan da, 21 minutu eta 59 segundorekin.

Eneko Otaño beizamarra eta Ugaitz Mugerza mutrikuarra izan dira bigarren, 22 segundo eskasera; hauen denbora 22 minutu eta 21 segundokoa izan da. Hirugarrenak, azkenik, Mikel Larrañaga azpeitiarrak eta Iñaki Azurmendi beasaindarrak osatutako bikoa sailkatu da, irabazleengandik minutu erdira, 22 minutu eta 29 segundo eginez.

Txapelketa ikusgarria izan da, ikusteko polita eta benetan lehiakorra. Bertaratu direnek gozatu ederra hartu dute kirolariek eman duten mailarekin eta erakustaldiarekin.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide