Maialen Lujanbiok eta Julio Sotok girotutako bazkalostea

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 27a, 09:51
Azkoitiko Joseba jatexetxean egin zuten bertso bazkaria atzo eguerdian. (Erniarraitz)

Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak aritu ziren kantari, Joseba jatetxean egin zuten bertso bazkarian. Gozatua hartu zuten bertaratutako zaleek.

Bertso Urtie egitasmoaren barruan, bertso bazkaria egin zuten atzo Joseba jatetxean, Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta. Maialen Lujanbio eta Julio Soto aritu ziren kantari eta bazkaloste atsegina pasatzeko aukera izan zuten bertaratutako dozenaka herritarrek.

Bertso Urtie egitasmoa azaroan jarri zuen martxan Erniarraitzek. Lehen saioa Azkoitian egin zuten, eta harrezkero beste hiru saio egin dituzte Azpeitian, Errezilen eta Zestoan. Berez apirilaren 25ean ziren bertso bazkaria egitekoak, baina pandemia dela-eta atzeratzea erabaki zuten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide