Floreaga Ikastetxeko jolastokia zabalik egongo da udan

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 25a, 12:16
Floreaga Ikastetxeko jolastokia. (Azkoitiko Udala)

Bihartik aurrera, udan zeharrerako Floreaga Ikastetxeko ataria zabaltzea erabaki du Azkoitiko Udalak, ikastetxearekin batera. 10:00etatik 21:00etara bitartean egongo da zabalik aste osoan zehar, uztaileko egun jakin batzuetan izan ezik.

Floreaga Ikastetxeko jolastokia irekitzea adostu du Azkoitiko Udalak ikastetxearekin, udan zeharrerako. Bihartik aurrera izango dute haur eta gazteek aisiaz gozatzeko gunea zabalik. 10:00etatik 21:00etara bitartean egongo da zabalik, aste osoan zehar. 

Zenbait egunetan, baina, herritarrek ezin izango dute jolastokira bertaratu: uztailaren 2an, 3an eta 17an itxita egongo da, eta udalekuetako ekintzetarako erreserbatuta dago patioa uztailaren 5etik 9ra eta 12tik 16ra bitartean. Egun horietan, 15:00etatik aurrera soilik joan ahal izango dute gazteek Floreaga Ikastetxeko atarira.

Xabier Munibe Ikastolako jolastokia ireki ohi du udalak udan, baina eraikin barruan igogailua jartzeko obretan daude. Beraz, ez dute aukerarik izan bertako ataria irekita izateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide