Azkoitiko palistak, Herriartekoaren txapela etxera ekartzeko prest

Maialen Etxaniz eta Aitziber Arzallus 2021ko eka. 25a, 10:15

Igandean dena emateko prest aterako dira kantxara Azkoitiko palistak. Gomazko paletako Gipuzkoako Herriartekoaren finala jokatuko dute azkoitiarrek Donostiaren aurka 10:30ean hasita, Villabonan, eta badute txapela etxera ekartzeko esperantza. Txapelketan gustora eta nahiko eroso aritu direla diote, eta aitortu dute taldea asko prestatu dela aurtengo Herriartekorako. Haiekin elkartu gara finalaren atarian. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide