Sare Herritarrak presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du bihar

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 24a, 08:15

Azkoitiko Sare Herritarrak deituta, azken ostiraleko elkarretaratzea izango da bihar, 19:30ean, plazan.

Azkoitiko Sare Herritarrak biharko, ekainak 25, jarri du hitzordua ekaineko azken ostiraleko elkarretaratzea egiteko. Ohi bezala, presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen defentsarako kontzentrazioa egingo dute herriko plazan, 19:30ean hasita. Plataformako kideek eskubideen aldeko kontzentrazioan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide