'Ciutat Morta' dokumentala ikusi eta jazarpen polizialaz hausnartu dute Matadeixen

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 23a, 15:58

Larunbaterako beste bi ekitaldi antolatu ditu Azkoitiko Gazte Asanbladak. 11:00etan hasita, interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz mahai ingurua egingo dute; arratsaldean, berriz, 18:00etan hasita, Hellwatztt eta Obstetra taldeen kontzertuak izango dira. Bi ekintzak Matadeixen izango dira.

Atzo arratsaldean dozenatik gora lagun bildu ziren Matadeixen, Ciutat Morta dokumentala ikusi eta jazarpen polizialaz solasteko. Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatu zuen saioa. 4F kasuari buruzko dokumentala da Ciutat Morta, 2013an Xavier Artigasek eta Xapo Ortegak egindakoa. 2013ko ekainean Bartzelonan izandako okupazio baten istorioa kontatzen du ikus-entzunezkoak. Ikus-entzunezkoa bukatu ostea, hausnarketarako tartea hartu zuten Matadeixen bildutakoek. 

Larunbaterako beste bi ekitaldi antolatu ditu Azkoitiko Gazte Asanbladak, horiek ere Matadeixen. 11:00etan hasita mahai ingurua egingo dute, interbentzio ideologikoaz, kontrol teknologikoaz eta polizia jazarpenaz hitz egiteko.

Arratsaldean, berriz, 18:00etan hasita, Hellwatztt eta Obstetra taldeen kontzertuak izango dira. Kontzerturako sarrera 5 euro izango da. Aldez aurretik sarrera eskatzeko azkoitikogazteasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke edota 608 05 52 13 telefono zenbakira deitu.

(Argazkiak: Azkoitiko Gazte Asanblada)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide