Eriet Zubizarretak, Ane Arrizabalagak eta Naia Arrizabalagak sari bana jaso dute Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 22a, 15:20
Azpeitian egindako sari banaketa ekitaldiko irudia. (Azpeitiko Ikasberri Ikastola)

2007an eta 2008an jaiotako ikasleen lehen saria jaso du Eriet Zubizarretak, eta bigarrena, Ane Arrizabalagak. Naia Arrizabalagak, berriz, lehen saria eskuratu du 2003 eta 2006 urteen arteko ikasleen artean. Joan zen asteazkenean egin zuten sari banaketa ekitaldia Azpeitian.

Gipuzkoako Bertso Idatzien Eskolarteko Txapelketaren sari banaketa ekitaldiak egin ditu Ikastolen Elkarteak, eta Urola Erdiko hiru sari Azkoitiko Floreaga Ikastetxeko nahiz Azkoitia BHIko ikasleek jaso dituzte. Hain zuzen ere, 2007an eta 2008an jaiotako ikasleen lehen saria Eriet Zubizarretarentzat izan da, eta bigarrena, Ane Arrizabalagarentzat; Naia Arrizabalagak, berriz, lehen saria eskuratu du 2003 eta 2006 urteen arteko ikasleen artean. Aurtengo txapelketarako gaia librea izan da, eta parte-hartzaileek Internet bidez aurkeztu dituzte bertsoak. 

Azpeitian, Hernanin eta Arrasaten egin dituzte sari banaketa ekitaldiak, eta Gipuzkoako zortzi eskualdetako ikasleek idatzitako bertsorik onenen egileek jaso dituzte sariak; horiek eskualdezka nahiz adinezka banatu dituzte. Joan zen asteazkenean Azpeitian egindako ekitaldian jaso zituzten sariak Urola Kostako eta Urola Erdiko ikasleek, eta hara joandakoek, gainera, Mikel Iturriozen eta Eneritz Artetxeren bertso saioaz gozatu ahal izan zuten.

Honako hauek izan dira saritutako bertsolari gaztetxoak:

Urola Erdia:

2011-2012 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: saria hutsik geratu da.
  2. saria: Saria hutsik geratu da.

2009-2010 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Irati Labaka (Azpeitiko Ikasberri ikastola)
  2. saria: Ekhi Lazkano (Azpeitiko Ikasberri ikastola)

2007-2008 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Eriet Zubizarreta (Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxea)
  2. saria: Ane Arrizabalaga (Azkoitiko Floreaga Salestar Ikastetxea)

2003-2006 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Naia Arrizabalaga (Azkoitia BHI)
  2. saria: saria hutsik geratu da.

Urola Kosta:

2011-2012 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Malen Gurrutxaga (Orioko Herri Ikastola)
  2. saria: Maia Senosiain (Zumaia HLHI)

2009-2010 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Oier Iruretagoiena (Orioko Herri Ikastola)
  2. saria: Eki Arregi (Orioko Herri Ikastola)

2007-2008 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Manex Guenetxea (Orioko Herri Ikastola)
  2. saria: Enaitz Manterola (Usurbilgo Udarregi Ikastola)

2003-2006 urteetan jaiotakoak:

  1. saria: Harri Agirresarobe (Usurbilgo Udarregi Ikastola)
  2. saria: Mikel Ostolaza (Etxebeltz bertso eskola)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide