'Saint Maud' filma emango dute ostiralean zineforumean

Nerea Uranga 2021ko eka. 23a, 09:00

Saint Maud filma emango dute ostiralean, 20:00etan hasita, Baztartxo antzokian. Ekaineko zineforum saioa izango da.

Ekaineko zineforum saioa izango da ostiralean, ekainaren 25ean, Baztartxo antzokian. 20:00etan hasiko da emanaldia eta Saint Maud (2019, Erresuma Batua) filma emango dute. Rosse Glass da filmaren zuzendaria eta aktoreak  honakoak dira: Morfydd Clark, Jennifer Ehle, Turlough Convery, Lily Knight, Lily Frazer, Faith Edwards, Rosie Sansom, Marcus Hutton, Noa Bodner, Jej Djelal, Jonathan Milshaw eta Linda E. Greenwood.

Erizain gaztea eta fededuna da Maud (Morfydd Clark), eta Amandaren (Jennifer Ehle) etxera iritsiko da. Amanda dantzari ezaguna da eta gaixo dago bere etxe bakartian. Hasieran, Amanda Maud fededunari esker bere gaitzak eragindako ondoezetik distraituta sentitzen da; era berean, Maud liluratuta dago bere paziente berriarekin. Maud, ordea, ez da dirudiena.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide