Imanol Arizmendik irabazi du Euskadiko master 30 mailako txapelketa

Julen Otaegi Leonet 2021ko eka. 21a, 13:21
Imanol Arizmendi, podiumeko lehen koskan. (Utzitakoa)

Erriberrin (Nafarroa) jokatu zuten atzo, igandea, Pedro Canariasen omenezko XL. lasterketa. Master 30 kategorian lehena egin zuen Imanol Arizmendik.

Imanol Arizmendi txirrindulari azkoitiarrak irabazi zuen atzo, igandea, Pedro Canariasen omenez egindako Euskadiko master mailako txapelketa. Erriberrin (Nafarroa) jokatu zuten lasterketaren XL. edizioa. Guztira, 102 kilometroko ibilbidea egin zuten hainbat adineko master mailako txirrindulariek. Master 30 kategorian izan zen lehena azkoitiarra.

Bi ordu, hogeita hamalau minutu eta hamabost segundutan amaitu zuen Arizmendik Erriberrin egindako lasterketa, podiumeko lehen koska irabaziz. Denbora bera egin zuten beste bost txirrindulari ere izan ziren haren kategorian –kategoria guztiak kontuan hartuta, hamabik lortu zuten marka bera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide