Asteburu gauetako hainbat zerbitzu berreskuratuko ditu Lurraldebusek ostiraletik aurrera

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 2a, 15:18

Zumaia-Zumarraga, Zestoa-Eibar eta Zumaia-Azkoitia ibilbideak egiten dituzten autobusak dira, bost guztira.

Mugikortasun eta ordutegi mugak altxatu ahala azken hilabeteetan etenda izan dituen hainbat autobus zerbitzu berreskuratzen ari da Lurraldebus. Horrela, bihartik aurrera Zumaia-Zumarraga (UK06), Zestoa-Eibar (UK45G) eta Zumaia-Azkoitia (UK46G) lineetan asteburuetako zenbait zerbitzu berriro martxan izango direla iragarri du La Guipuzcoana garraio enpresak.

Hauek dira, hain zuzen ere, bihartik aurrera ostiral edota larunbatetan eskualdean berriro erabilgarri izango diren autobus zerbitzuak:

- Zumaia-Zumarraga (UK06) linean, ostiral lanegunetan eta larunbatetan Zumarragako Ospitaletik 22:10ean irteten den zerbitzua. Azkoitian 22:30ean gelditzen da Altzibarren, eta 22:35ean Munibeko geralekuan.

- Zumaia-Azkoitia (UK46G) linean, hiru zerbitzu berreskuratuko dituzte:

  • Ostiral gauetan Zumaiatik 23:20an irten eta Azkoitira gauerdian iristen dena.
  • Ostiral gauetan Azkoititik gauerdian irteten dena.
  • Larunbat gauetan Zumaiatik 23:45ean irten eta Azkoitira 00:15ean iristen dena.

- Zestoa-Eibar (UK45G) linean, Zestoatik 23:45ean irteten den zerbitzua. Azkoitian 00.05ean gelditzen da autobus hori.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide