Ireki dute Azkoitia eta Urretxu arteko errepidea

Andoni Elduaien 2021ko eka. 1a, 17:08

GI-631 errepidea 16:00etatik 19:45era bitartean itxita egon da kamioi batek zama galdu duelako. Dagoeneko bi noranzkoetan normaltasunez egin daiteke bidaia.

Ia lau orduz itxita egon bada ere, ireki dute berriz ere Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea. 16:00etan itxi dute errepidea, Ertzaintzak Maxixatzeni jakinarazi dionez, 24. kilometroan kamioi batek neurri handiko bobina bat galdu duelako gaur goizean. Hura errepidetik mugitzeko garabi berezi bat beharrezkoa izan dute.

Lurraldebus autobus zerbitzuaren Zumaia eta Zumarraga arteko lineak ere bere ohiko bidea berreskuratu du dagoeneko. La Gipuzcoana enpresak jakinarazi du bidea itxita egon denean Aizpurotxoko geltokia ezeztatu eta bidea Bergaratik bueltan egin dutela. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide