Kontrol teknologikoaz hausnartzeko, 'The Circle' filmaren emanaldia antolatu dute

Nerea Uranga 2021ko mai. 30a, 16:29

Azkoitiko Gazte Asanbladak antolatu du fimaren emanaldia ekainaren 1ean, 19:30ean hasita, Matadeixen. The Circle filma ikusi ondoren, kontrol teknologikoaz hausnatzeko aukera egongo dela azaldu du asanbladak.

The Circle (AEB, 2017) filmaren emanaldia antolatu du Azkoitiko Gazte Asanbladak astearterako Matadeixen. Filmaren emanadia 19:30ean hasiko da.

James Ponsoldt-ek zuzendutako filma da The Circle, eta 2013. urtean Dave Eggers-ek kaleratutako izen bereko eleberrian oinarrituta egin zuen. Filman parte hartzen duten aktoreak dira, besteak beste, Tom Hanks, Emma Watson, John Boyega, Karen Gillan, Patton Oswatt eta Bill Paxton.

Mae Holland (Emma Watson) filmeko protagonista gazte prodijio bat da, eta The Circle izeneko konpainiak kontratatuko du. Konpainia horrek komunikazioaren teknologiaren muga etiko eta tekniko guztiak gainditzeko ardura du. Maek ezkutuko hainbat kontu ilunen berri jakingo du konpainia barrutik ezagutzen hasten denean.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide