Herriarteko gomazko paletako final laurdeneko joanekoan 2-1 irabazi dio Azkoitiak Soraluzeri

Nerea Uranga 2021ko mai. 30a, 15:31
Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketako Azkoitiko taldea.

Final laurdenetako joanekoan banakako eta zazpi koadroetako partidak irabazi ditu Azkoitiak Soraluzeren kontra. Herriarteko gomazko paletako asteburuko partidak Azkoitiko Gurean jokatu dituzte.

Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketako final laurdenetako joanekoa 2-1 irabazi du Azkoitiak Soraluzeren kontra. Atzo arratsaldean jokatu zituzten paletako hiru partidak Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Banakako neurketan, Iker Epelde palista azkoitiarrak aise irabazi zuen Soraluzeko ordezkariaren kontra, 20-5 eginda. Paletako binakako norgehiagokan, huts egin zuten Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta azkoitiar palistek 7-20 galduta. Zazpi koadroetako partidan Jokin Aizpuruk 20-13 hartu zuen mendean Soraluzeko ordezkaria.

Final laurdenetako itzulerakoa datorren asteburuan, ekainaren 5-6koan, jokatuko dute Oteiza pilota elkarteko palistek Soraluzen. Herriarteko Gomazko Txapelketako final laurdenak jokatzen ari diren taldeak dira, Azkoitiaz eta Soraluzez gainera, Tolosa, Astigarraga, Donostia, Andoain, Anoeta eta Zarautz.

Final laurdenetako kanporaketa irabazten duten herriek final erdiak jokatzeko txartela lortuko dute. Gomazko Paletako Herriartekoaren finala ekainaren 27ko asteburuan jokatuko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide