Jasokunde kooperatibak ekainaren 6rako deitu du aurtengo batzar nagusia

Nerea Uranga 2021ko mai. 30a, 09:52

Jasokunde kooperatibak ekainaren 6rako deitu du aurtengo ohiko Batzar Nagusia; lehen deialdia 11:30erako egin du eta bigarrena 12:00etarako. Baztartxo antzokian egingo dute batzarra eta gaur egun aretoak duen edukiera (302 lagun) errespetatuko dute. Beraz, edukiera bete arte kooperatibako bazkideek eta haien ordezkariek izango dute lehentasuna.

Erosketa bonuak

Jasokunde kooperatibak bere bazkideen artean urtero erosketa bonuak banatzen ditu batzar nagusiaren ondoren. Aurten, ordea, jende pilaketak saihesteko batzar nagusiaren hurrengo igandean egingo dute bonuen banaketa, ekainaren 13an. Egun horretan, azoka plazan banatuko dituzte erosketa txartelak, 11:30etik 13:30era artean. Bonuak jasotzeko, bazkideek bazkide txartela edota zuzen betetako ordezkaritza agiria aurkeztu beharko dutela nabarmendu du Jasokunde kooperatibako zuzendaritzak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide