Espiritualitate kristauaz hitzaldia eman du Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak

Nerea Uranga 2021ko mai. 29a, 14:00

Azkoitiko Parrokiak antolatutako espiritualtasunaren inguruko hirugarren saioa izan da gaur goizean, parrokian. Solasean Felix Azurmendi Azkoitiko erretorea jardun da.

Espiritualitate kristauaren inguruko hitzaldia eman du parrokian gaur, larunbata, goizean Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak. Mistiko kristauen lanketa zein den eta horien irakaspenak zein diren azaldu ditu, Santa Teresa eta Juan Martin Velasco informazio iturri hartuta.Solasaldia Azkoitiko Parrokiko taldearen Youtubeko kanalean zuzenean jarraitzeko aukera ere eskaini dute.

Espiritualtasunaren inguruan Azkoitiko Parrokiak antolatutako hirugarren saioa izan da gaurkoa. Apirilean egi ndako saioan, Luzia Albero Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Unai Oñederra sindikalista aritu ziren hizlari eta martxokoan, Jon Sarasua soziologoak egungo momentu historikoan kristautasuna non kokatuta dagoen azaldu zuen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide