Naia Arrizabalagak Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu du

Nerea Uranga 2021ko mai. 29a, 09:55
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finalean parte hartu duten sei bertsolariak. (Argazkia: Bertsozale.eus)

Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa jokatu zuten atzo, ostirala, Urnietan. Txapelduna Ekain Tolaretxipi hernaniarra izan zen eta txapeldunordea Naia Arrizabalaga azkoitiarra.

Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketa. Aurtengo txapela Ekain Tolaretxipi hernaniarrak irabazi du eta txapeldunorde gelditu da Naia Arrizabalaga azkoitiarra. Hala, biek Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartzeko aukera eskuratu dute.

Aurretik lau kanporaketa jokatu ostean, atzo izan zen finala Urnietako Saroben. Sei bertsolarik parte hartu zuten saioan, lau kanporaketetako irabazleez gainera, puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolariak: Naia Arrizabalaga azkoitiarraz gainera parte hartu zuten Amets Aizpuruak, Joar Garatek, Nerea Isusik, Ekain Tolaretxipik eta Jon Mendiluzek.

Gai jartzaile aritu zen Eresti Oiarbide, eta epaile lanetan egin zituzten Leire Belokik, Zigor Leundak eta Amaia Otxotorenak.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide