36 odol emaile azkoitiarri aitortza egin diete Elkargunean

Nerea Uranga - Andoni Elduaien 2021ko mai. 29a, 08:15

Atzo, ostirala, iaz banatu behar zituen oroigarriak banatu zituen Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteak Elkargunean. 36 odol emaile azkoitiarrek jaso zuten elkartearen eta udalaren aitortza.

Odola 25, 40, 50, 60, 75 eta 80 aldiz eman duten 36 azkoitiar omendu zituzten atzo arratsaldean Elkargunean. Odola 25 aldiz eman duten 21 gizon-emakumek, 40 aldiz eman duten bost emakumek, 50 aldiz eman duten lau gizonezkoek, 60 aldiz eman duten bi emakumek, 75 aldiz eman duten bi gizonezkok eta 80 aldiz eman duten bi emakumek jasoko dituzte oroigarriak. Mari Jose Sudupe eta Maria Luisa Agirre dira odola 80 aldiz eman dutenak. Maxixatzenek beraiekin hitz egin zuen.

Luis Arregi Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko arduradunak azaldu zuen iaz orain arteko urterik onenaren "parean" ibili zela Azkoitia odola ematerakoan. Era berean, hizpide izan zuen astelehenean Azkoitian egingo duten plasmaferesi erako odol ateraldia ere. Orain arte Donostian egin badute ere, astelehenean herrian egingo dute proba pilotua. Javier Zubizarreta alkateak, bestalde, eskerrak eman zizkien odol emaile guztiei beste pertsona batzuei "osasuna emateko hartzen duten denboragatik".

Aitortza jaso zuten odol emaileak Elkargunean.

Maria Luisa Agirre eta Mari Jose Sudupe 80 aldiz odola eman izanagatik atzo jaso zuten oroigarriarekin.

Luis Arregi Azkoitiko Odol Emaileen Elkarteko arduraduna eta Javier Zubizarreta alkatea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide