Espiritualtasunaren inguruko saioen hirugarren hitzaldia eskainiko du bihar Felix Azurmendi parrokoak

Andoni Elduaien 2021ko mai. 28a, 13:05
Felix Azurmendi parrokoa.

Herriko erretoreak eskainiko du hitzaldia bihar goizean, parrokian. Elizan bertan zein parrokiaren Youtubeko kanalean jarraitu ahal izango da solasaldia.

Bihar, larunbata, espiritualtasunaren inguruko saioen hirugarren hitzaldia antolatu du Azkoitiko Parrokiak. Felix Azurmendi Azkoitiko parrokoak eskainiko du hitzaldia parrokian, 10:15ean. Hitzaldiak ordu eta erdi irautea aurreikusi dute parrokiako kideek.

Espiritualitate kristauaren inguruan hitz egingo du Azurmendik parrokian, eta mistiko kristauen lanketa zein den eta horien irakaspenak zein diren azalduko ditu. Hitzaldia jarraitzera parrokiara joan ahal izango dute herritarrek, baina Azkoitiko parrokiko taldearen Youtubeko kanalean ere zuzenean eskainiko dute saioa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide