Maxixatzenen zozketak

Zozkatu ditu Maxixatzenek Anariren biharko kontzerturako sarrerak

Maxixatzen.eus 2021ko mai. 28a, 08:00
Anari abeslaria. (Argazkia: Anari)

Bihar, larunbata, Anari abeslari azkoitiarrak kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian, 19:00etan. Azkoitiko Udalak emanda, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxizatzenek zozketan parte hartu duten bazkideen artean.

Anari abeslari azkoitiarrak bihar, larunbata, kontzertua eskainiko du Baztartxo antzokian. Maxixatzenek Azkoitiko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Maxixatzeneko bazkideen artean.

Asko izan dira zozketan parte hartu duten bazkideak, eta guztien artean zozketa egin ondoren, Ane Torronteras eta Ane Izagirre bazkideak izan dira bina sarrera irabazi dituzten bazkideak. Irabazleek, bihar, Baztartxo antzokiko leihatilan jaso ahal izango dituzte sarrerak kontzertua hasi aurretik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide