Tetraphilla Ensemble taldeak itxiko du igandean 29. Udaberriko Musikaldia

Andoni Elduaien 2021ko mai. 27a, 08:15
Tetraphilla Ensemble taldea.

Bokal-laukote mistoaren eta akordeoi mesotonikoaren arteko konbinazioak sortzen dituen soinu aukerak aztertzeko interesak bultzatuta sortu zen Tetraphilla Ensemble taldea. Bide berrien aurkikuntza horretan, taldeak bi errepertorio nagusi ditu eskainiko ditu igandean Azkoitiko parrokian: antzinako musika eta musika garaikidea.

Tetraphilla Ensemble taldea izango da Azkoitiko 29. Udaberriko Musikaldiko azken protagonista. Igandean, Aragoiko (Herrialde Katalanak) taldeak emanaldia eskainiko du Andre Mariaren Jasokundeko parrokian 18:30etik aurrera. Bokal-laukote mistoaren eta akordeoi mesotonikoaren arteko soinuen konbinazioak aztertzeko asmoz sortu zen Tetraphilla Ensemble, eta horixe da Azkoitian eskainiko dutena.

Taldea osatzen duten kideek ibilbide luzea dute musika munduan. Jorge Apodacak –baritonoa–, Elena Ruizek –kontraltoa–, Vanesa Garciak –sopranoa – eta Cesar Polok –tenorea– erabaki zuten, Aragoiko musikan zuten esperientzia baliatu behar zutela mota horretako taldeen ertzak mundu tradizionaletatik ateratzeko. Lau taldekideek ibilbide luzea dute musikaren munduan, hala nola pedagogia, bakarlari eta abesbatzen zuzendaritza alorretan egindako lanengatik, baita izen handiko nazioarteko taldeekin egindako elkarlanengatik ere.

Taldearen proposamena da antzinako musika eta musika garaikidea uztartzea, publikoarengana ikuspegi ireki eta diziplina anitzeko ikuspuntutik hurbiltzeko. Ander Telleria soinu-jotzailea izango du bidelagun laukoteak. Nazioarteko proiekzioa duen musikaria da donostiarra. Akordeoi mesotonikoaren aritzen da Telleria, eta bere afinazio nahiz eraikuntza ezaugarriengatik Errenazimentuko sonoritatea birsortzen du. Era berean, musika garaikidearen interpretatzaile ospetsua da. Laukotearen ahotsek eta akordeoiaren konbinazioak denboran zehar bidaiarazteko atmosfera soinudunak lortzen ditu. Antzinakoa eta garaikidea artisautzarekin lotzen dituen bidaia musikala da Tetraphilla Ensemble.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide