Izapideak izango dituzte hizpide biharko udalbatzarrean

Julene Frantzesena 2021ko mai. 25a, 09:04
Udaletxearen kanpoaldea.

Maiatzeko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, bi kreditu aldaketa, kontratu luzapen bat eta ordenantza fiskalen aldaketa onespena izango dituzte hizketagai.

Bihar, maiatzeko azken asteazkena, egingo dute Azkoitiko Udal ordezkariek ohiko udalbatzarra. 19:00etan izango da bilkura, udaletxeko areto nagusian, eta hainbat izapide izango dituzte hizketagai; besteak beste, bi kreditu aldaketa, kontratu luzapen bat eta ordenantza fiskalen aldaketa onespena.

Honako hau da biharko bilkurako gai zerrenda:

1.- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Azkoitiko udaleko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

3.- Kreditu gehigarrien bidez kredituak aldatzeko Zubiaurre-Elkargune Institutuko 2 zenbakidun espedientearen hasierako onespena.

4.- Azkoitiko Udalerriko kale garbiketa zerbitzu kontratuaren bigarren luzapenaren onespena.

5.- 2021eko Ordenantza Fiskalen aldaketaren onespena, ostalarientzat mahai, mahaitxo, aulki, zoladura, loreontzi, itzalkin edo antzeko instalazioengatik dagokien tasetan Covid 19 gaitzaren krisiaren ondorioz aparteko hobarien inguruan.

6.- Behin betiko onespenen berri ematea.

7.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

8.- Galde-erreguak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide