Aikido ikastaroa egin dute asteburuan Elkargunean

Andoni Elduaien 2021ko mai. 24a, 12:58
Partaideak, Elkargunean. (Argazkia: I. Garate)

Euskal Herriko zein Aragoiko kideek parte hartu zuen asteburuan Elkargunean egin dute bigarren Aikido ikastaroan.

Joan den asteburuan bigarren Aikido ikastaroa egin dute Azkoitiko Elkargunean. Aikiken –egurrezko ezpata– eta Aikijo –makila– teknikak landu dituzte Lewis Bernaldo de Quirós Aikido maisuaren gidaritzapean. Bakarka eta bikoteka egin dute ikastaroa. Euskal Herriko zein Aragoiko (Herrialde Katalanak) 25 Aikido ikasle inguruk parte hartu zute udalak eta Elkarguneak babestutako ikastaroan.

Aikidon ez dago lehiarik, eta praktikaren bitartez bakoitzak norbere burua hobetzea da helburua. Besteak beste, errespetua, arreta, konfiantza, barne indarra eta elkarlana dira Aikidoaren baloreak. Antolatzailek Elkarguneko eta Orbela jatetxeko langileen arreta eskertu nahi izan dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide